2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa xehakatua, Hirigintzako Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 31. artikuluari dagokionez, DIA SAk sustaturik.
Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2013ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehakatua, Hirigintzako Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 31. artikuluari dagokionez, DIA SAk sustaturik.
Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.
Orkoienen, 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Eranskina
Onetsitako aldaketa
Aldaketa izanen da Hirigintzako Araudi Orokorraren 31. artikuluan atal berri bat eranstea. Hona hemen:
“g) Merkataritzarako baizik izanen ez diren hiri lurzoru finkatuko lurzatietan, aparkatzeko eskatzen diren plazak beheko solairuan ere kokatzen ahalko dira, bai eraikuntzaren barnean bai lurzati libre pribatuan.”
Iragarkiaren kodea: L1316839