2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
UE6+UE8 desjabetzeko bigarren espedientea.
Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran eta Mendabiako Udal Planeko UE6+UE8 exekuzio unitateak ukituriko eskubide eta ondasunak desjabetzeko espedienteari dagokionez, honako hau erabaki zuen aho batez:
Lehenbizikoa.–Ezestea UE6+UE8 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen izenean José Marcos Romeo Romerok aurkeztutako alegazioa, gorago adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena.–Behin betiko onestea arestian aipatu titularrek UE6+UE8 exekuzio unitateko konpentsazio batzordera gehitutako jabeak diren aldetik eskaturik irekitako bigarren desjabetze espedientea, ez baitute sisteman parte hartu nahi, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan ezarriari jarraikiz, eta orobat behin betiko onestea ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, berez ekartzen baitu onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
Hirugarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko presako deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan ezarriari jarraikiz.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.
Borzgarrena.–Erabaki hau alegatzaileei eta ukituriko titularrei jakinaraztea.
Mendabian, 2013ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1316979