2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZARRAKAZTELU
Deialdia, zerbitzu anitzetako eta mantentze lanetako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Zarrakazteluko Udalak, 2013ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea zerbitzu anitzetako eta mantentze lanetako lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko hautaproben deialdia eta haren oinarri arautzaileak.
Behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak ekar ditzakeen baztertzerik izan ez denez gero, Zarrakazteluko Udaleko alkate udalburuak, deialdiko 4. oinarriari jarraikiz, izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpena eman du:
1.–Victor Manuel Abendaño Lanas
Proben hasiera izangaiari jakinaraziko zaio eta Herriko Etxeko iragarki oholean emanen da argitara, behin epaimahaia eratu ondoan.
Zarrakaztelun, 2013ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.
Iragarkiaren kodea: L1316925