238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Aldaketa hasiera batean onestea Mendabiako Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioetan, hiriaren esparruari dagokionez. Hartan biltzen da BEPBaren esparruko aldaketa, hirian kokaturiko lurzatiak barne. Haietarako aurreikusi da jarduketa integratu bat, exekuzio unitateen mugapenaren bitartez eta lurzoru horien gehieneko aprobetxamenduaren asignazioaren bitartez.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean atereaz eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuz.

Mendabian, 2013ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1316864