2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasera batean onestea Mendabiako Udal Planean UE-4-4 unitateari dagokionez (3. poligonoko 1174. lurzatia) aldaketa egiteko Frunitek, S.L.k sustatu duen proiektua.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta.
3. Jendaurrean egoteko epea bukaturik, espedientea osoko bilkurara iraganen da, behin betiko onets dadin bidezko diren aldaketekin batera.
Mendabian, 2013ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1316849