2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen oholean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arestian aipatu bezala jendaurrean egon bitartean erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Lekunberrin, 2013ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1316868