2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2014ko aurrekontuaren espedientea. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201, 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lekunberrin, 2013ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1316866