238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

A04 eremuko (Aralar kanpina) hirigintza hitzarmena.
Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen behin betiko onestea Lekunberriko A04 eremuaren hirigintzako garapenaren plangintza eta kudeaketarako hitzarmenaren espedientea, Lekunberriko Udalaren eta Servicios Turísticos del Plazaola, S.L. enpresaren izenean sinatzekoa.

Argitaratzen den egintza honen kontra para daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen egunetik hasita.

Lekunberrin, 2013ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1316862