238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2013ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza fiskal hauen aldaketa:

–Leitzako Udalaren hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

–Bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

–Leitzako herriko eraikuntzen zaharberritze eta apainketa eta bestelako obretarako laguntzari buruzko ordenantza.

–Ordenantza fiskala, lizentziak emateagatik eta hirigintzako bestelako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2013ko urriaren 29an.–Alkatea, Oeir Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1316804