238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–1/2013 aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

1.533.62001 kontu-saila. Los Berlosko iturria eta haren ingurunea hobetzea. Zenbatekoa: 2.500 euro.

Finantzabidea:

gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Zenbatekoa: 2.500 euro.

Lapoblacion-Meanon, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1316812