238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ezkontza zibila egiteko eskumenak beste baten esku uztea

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Foru Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin bat, Imozko Udaleko alkateak 117. ebazpena eman zuen, 2013ko abenduaren 2an, Donostiako Erregistro Zibilak 501/2013 zenbakiarekin onetsitako ezkontza zibila egiteko eskumena beste baten esku uzteko.

Lehena.–Carlos Betelu Berro udal honetako zinegotziaren esku uzten da aipatutako ezkontza zibila egiteko eskumena. Eskumen horrek ebazpen hau sinatzen denetik aurrera izanen du indarra.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Imotzen, 2013ko abenduaren 2an.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1316960