238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza, Baratze solidarioen gainekoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2013ko azaroaren 28ko bilkuran, Baratze solidarioen gaineko ordenantza onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, indarra duen legeria beterik.

Egoki juzgatzen diren kexa edo alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan betiere. Inork batere aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da besterik gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1316900