2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2013ko irailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan (NF 2). Hura, 2013ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza honen aurka –xedapen administratibo bat baita– ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Eranskina
“18.2. artikulua. Orobat, gorozki edo zikinkeria guztiak garbitu beharko dituzte eremu edo espazio publikoetatik, hura gertatu eta berehala.”
“23. artikulua. Eremu publikoan nahiz etxeetako sarbide eta leku komunetan (atari, eskailera, igogailu, eskailburu eta abarretan) zakurrak ibiltzen ahalko dira, soil-soilik baldin eta behar bezala identifikaturik eta txertaturik badaude, eta haietaz arduratzen den pertsonaren batek kate edo uhalaren bidez eramaten baditu, salbu eta horretarako prestaturiko lekuetan, arriskutsuak izan daitezkeen zakurren kasuan izan ezik.”
Iragarkiaren kodea: L1316838