238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

2013ko azaroaren 29an ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Donamariako Udaleko zinegotzi Josu Jorajuria Bazterrikak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Donamariako Udaleko alkate udalburuak 2013ko azaroaren 22ko ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Aipatu ezkontza egiteko Josu Jorajuria Bazterrika zinegotzia eskuordetzea.

2. Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Donamarian, 2013ko azaroaren 22an.–Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L1316896