238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, delako erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ordenantzaren behin betiko testuarekin batera. Ordenantzak, erregelamenduzko tramiteak bete ondoan, 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, atzera eraginez hartu ere, ondoriozko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Castejonen, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, Yolanda Manrique Albo.

Iragarkiaren kodea: L1316898