238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

1 eta 2. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin bilkuran, legezko quoruma zuela, kredituak aldatzeko 1/2013 eta 2/2013 espedienteak onetsi zituen hasiera batean.

Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zarrakaztelun, 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.

Iragarkiaren kodea: L1316865