238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18/2013 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emana, salgaien edo bidaiarien errepide-garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko 2014ko probetarako dei egiten duena.

Uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretua 2007ko 184. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an. Haren bidez, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu ziren. Errege dekretu horrek Espainiako zuzenbidera bildu zuen Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko uztailaren 15ean emaniko 2003/59/EE Zuzentaraua.

Errege dekretu horretan, hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko baldintzak arautu ziren, baita Europar Batasuneko edozein estatutan finkaturiko enpresen ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko behar diren prestakuntza etengabeko ikastaroak egitekoak ere. Izan ere, horretarako nahitaezkoa da C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea.

Errege dekretu horren 15. artikulua betetzeko asmoz, bidezkoa da aipatu agiria lortzeko behar diren probetara dei egitea, I. eranskinean ezartzen diren oinarriekin bat.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1210/2013 Ebazpenaren bidez eskuordeturiko eskumenak erabiliz, eta errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedaturikoarekin eta Garraioen Ustiapenerako Atalak proposaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko behar diren probak 2014an egiteko deialdia onestea. Izan ere, agiri hori beharrezkoa da Gidarien Orotariko Erregelamenduan zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea nahitaezko baldintza duten ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko. Proben oinarriak ebazpen honen eranskinean daude.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau Ustiapen Atalari eta epaimahaikideei igortzea.

4. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko azaroaren 25ean.–Garraio Zerbitzuko zuzendaria, Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría.

I. ERANSKINA

Hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren
agiria lortzeko behar diren probak 2014an egiteko oinarriak.
Izan ere, agiri hori beharrezkoa da Gidarien Orotariko Erregelamenduan zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea nahitaezko baldintza duten
ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko

Lehena.–Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.

Proba hauetan onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

–Aginduzko ikastaroak gainditu izana, bai arruntak, bai trinkoak, azterketa egin aurreko sei hilabeteetan, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedaturikoarekin bat.

–Ohiko bizilekua Nafarroako Foru Komunitatean izatea, eta hala dela frogatzea. Hala ere, beste autonomia erkidego batean bizi direnak ere aurkezten ahalko dira, betiere organo dei egilearen baimena badute behar bezala justifikatutako arrazoi batengatik.

Izangaiaren ohiko bizilekua zein den jakiteko, indarra duen nortasun agiri nazionalean ageri dena hartuko da kontuan. Agiri horretan ageri den helbidearen ordez beste bat onartuko da honako kasu hauetan:

1. Izangaiak erroldatze agiriaren bidez frogatzen duenean azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan duela. Horretarako, ariketak egiteko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita kontatuko da.

2. Izangaiak frogatzen duenean, helbidea azken urteko 185 egunetik beheiti beste toki batean edukirik ere, familiagatik edo lanagatik bizilekuz aldatu behar izan duela. Jarduera jakin bat egiteko herri batean egonaldi mugatua baldin bada, azken baldintza hori ez dela bete ulertuko da. Unibertsitate, eskola edo ikastetxe batera joateak ez dakar ohiko bizilekuaren aldaketarik.

Bigarrena.–Eskaerak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskaera:

–Interneten bidez, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atarian (“Zerbitzuak”, “Gaiak” atala, “Garraioak” azpiatala) ageri den inprimakia betez.

–Eskabide bat, oinarri hauen II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa, Sustapen Departamentuan dagoen Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoan aurkeztuz (Iruñeko Alondegi kalea, 1, 1. solairua). Bestela, 2013ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan, argitaratu zen Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren iragarkian zerrendaturiko Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren edozein bulegotan aurkez daiteke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluaren 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan. Interneteko eranskin honetatik lor daiteke eskabidea, edo Garraio Zerbitzuan eska daiteke.

2. Eskaeraz gainera, bi kasuetan, eskatzaileek honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

a) Indarra duen nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

Nortasun agiri nazionalean ageri den bizilekua Nafarroako Foru Komunitatekoa ez bada, erroldatze agiriarekin frogatu beharko du Nafarroan duela bizilekua; agiri horretan adierazi beharko da azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean bizilekua izan duela. Horretarako, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita kontatuko da.

Erroldan izaten den antzinatasuna 185 egunetik beherakoa baldin bada, bizilekua Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera behartu duten familia edo lan arrazoiak azaltzen dituen agiria aurkeztu beharko da.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan dagokion foru araudiak ezarritako zenbatekoa ordaindu dela frogatzen duen agiria, azterketara aurkezteko eskubide gisa.

3. Eskaera Interneten bidez egiten bada, dokumentazioa on-line izapideen bidez bidaliko da.

Azterketarako izen-ematea eskatzen ahalko da aurreko prestakuntza ikastaroa bukatua ez izanagatik ere, baldin eta ikastaroa eskaerak zuzentzeko epea iragan baino lehen bukatzen bada eta epe horretan Administrazioaren aurrean modu fede-emailean frogatzen bada hura gainditu dela (ikastaroa egin deneko ikastetxeak aurkeztu behar duen ziurtagiri telematikoaren bidez).

Probetarako izena emateko bidea bat edo beste izan, bai eskabidea bai dokumentazioa oinarri hauen III. eranskinean adierazten diren epeetan aurkeztu beharko dira.

Eskaerak kasuan kasuko deialdirako bakarrik balioko du. Hurrengo deialdietan proba egin nahi bada, berriro bete beharko da. Kasu horretan aski izanen da eskabidea eta ordainketa gutuna aurkeztea, eskabidean adierazirik gainerako agiriak ez dituela aurkeztu, Administrazioak badauzkalako, izangaiak aurreko deialdietan aurkeztuak dituelako.

Hirugarrena.–Epeak.

III. eranskineko taulan ageri dira eskaerak aurkezteko epeak.

Laugarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta probak eginen direneko tokia eta orduak Garraio Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Iruñeko Alondegi kaleko 1ean) eta aipaturiko Interneteko web orrian argitaratuko dira, oinarri hauen II. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten diren egunetan.

Bazterturiko izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta, bidezkoa bada, zuzendu ahal izanen dituzte, oinarri hauen III. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten den eguna bitarte.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak ere oinarri hauen II. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten diren datetan argitaratuko dira.

Bosgarrena.–Proben garapena.

Izangaiek NANa edo, epaimahaiaren arabera, nortasuna aski den moduan frogatzen duen beste agiri bat aldean dutela agertu beharko dute probetara.

Seigarrena.–Azterketaren egitura eta kalifikazioa.

Azterketaren xede den arloari, proben egiturari eta horien kalifikazioari dagokienez, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuan xedatu bezala eginen da.

Azterketa test modukoa izanen da. 100 galdera izanen ditu eta horietariko bakoitzak lau erantzun. Erantzun zuzenak puntu batekin baloratuko dira eta erantzun okerrengatik 0,5 puntu kenduko dira. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere.

Azterketa gainditzeko gutxienez ere 50 puntu lortu beharko dira.

Ariketa egiteko gehienez ere bi ordu izanen dira.

Lanbide gaitasunaren agiria duten gidariek, bidaiarien edo salgaien garraioa egiteko jarduerak handitu edo aldatu nahi badituzte, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 2. ataleko 1.4, 1.5, 2.2 eta 3.7 helburuei dagokien azterketa zatia eginen dute bakarrik, bidaiarien garraioan aritu nahi badute, eta testu beraren I. eranskinaren 1. ataleko 1.4, 2.2 eta 3.7 helburuei dagokien zatia, salgaien garraioan aritu nahi badute.

Zazpigarrena.–Epaimahaia.

Ondokoak izanen dira epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría jauna, Garraio Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezkoa: Amaya Ruiz Irurita andrea, Garraioen Ustiapenerako Ataleko burua.

Epaimahaikideak:

–Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Raquel Bujanda Perales andrea, Plangintza eta Modernizazio Ataleko burua.

–María Aranzazu Murillo Zabalza andrea, Bidaiarien Garraioa eta Garraioen Artekaritza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Ordezkoak:

–Ángela Sanz Rives andrea, Garraio Ikuskapenaren Bulegoari atxikitako Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikokoa).

–Leonor Resano Mugueta andrea, Deialdien Bulegoko burua.

–María José Orte Laplaza, Salgaiak Garraiatzeko Baimenen Bulegoko burua.

Idazkaria:

–María Senosiain Labat andrea, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burua.

–Ordezkoa: Laura Echeverria Iturbide andrea, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikokoa).

Zortzigarrena.–Gainditzen dutenen zerrenda.

1. Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak probak gainditzen dituztenen zerrenda jarriko du Garraio Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Alondegi kalea, 1, Iruña), eta Lurraldearen Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiaren web orrian (Nafarroako Gobernuaren ataria: www.navarra.es, “Zerbitzuak”, “Gaiak” atala, “Garraioa” azpiatala) eta Lurraldearen Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari igorriko dio.

2. Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesteko, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Salgaien edo bidaiarien errepide-garraiorako ibilgailu zenbaiten
gidarien lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probetan
izena emateko eskabidea

A) Eskatzailearen datuak:

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

NAN zenbakia: ..

Jaioteguna:

Jaiolekua:

Nazionalitatea:

Telefono zenbakia:

Helbidea (kalea, zenbakia): ................................................................

Helbidearen herria:

Helbidearen probintzia:

Posta kodea:

Ikastaroa egin dueneko zentroa:

Ikastaroa bukatu zueneko eguna:

Ikastaro mota: arrunta, trinkoa.

Goian aipatu datuak dituen eskatzaileak eskatzen du Garraio Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez salgaien edo bidaiarien errepide-garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunerako agiria lortzeko onetsiriko probetarako deialdian onartua izateko.

B) Egin nahi dituen probak (X jarri bidezko den tokian).

Hasierako kualifikazioa, bidaiariak garraiatzeko.

Hasierako kualifikazioa, salgaiak garraiatzeko.

Bidaiariak garraiatzeko hasierako kualifikazioa handitzea.

Salgaiak garraiatzeko hasierako kualifikazioa handitzea.

C) Azterketa egiteko tasa ........ (ikus foru araudia) eurokoa da.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an
Sinadura

III. ERANSKINA

Datak, azterketak egiteko, eskaerak aurkezteko, behin behineko zerrendak argitaratzeko,
akatsak zuzentzeko eta behin betiko zerrendak argitaratzeko

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK ETA AZTERKETA EGITEKO ORDUA ETA TOKIA ARGITARATZEA

AKATSAK ZUZENTZEKO MUGA-EGUNA

BEHIN BETIKO ZERRENDAK ARGITARATZEA

AZTERKETA EGUNA

2014/01/08tik 2014/01/28ra

2014ko urtarrilaren 31

2014ko otsailaren 14a

2014ko otsailaren 18a

2014ko otsailaren 21a

2014/02/26tik 2014/03/18ra

2014ko martxoaren 21a

2014ko apirilaren 4a

2014ko apirilaren 8a

2014ko apirilaren 11

2014/05/05etik 2014/05/23ra

2014ko maiatzaren 29a

2014ko ekainaren 12a

2014ko ekainaren 16a

2014ko ekainaren 20a

2014/07/01etik 2014/07/24ra

2014ko uztailaren 30a

2014ko abuztuaren 13a

2014ko abuztuaren 18a

2014ko abuztuaren 22a

2014/09/08tik 2014/09/26ra

2014ko urriaren 1a

2014ko urriaren 15a

2014ko urriaren 20a

2014ko urriaren 24a

2014/10/23tik 2014/11/13ra

2014ko azaroaren 18a

2014ko abenduaren 2a

2014ko abenduaren 8a

2014ko abenduaren 12a

F1316589

Iragarkiaren kodea: F1316589