2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
4. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin 4/2013 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 20/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
–4. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu berezia.
Gastu goitituak:
4. kapitulua: 1.453.48203 kontu-saila. “Caparrosoko bandarendako diru-laguntza” kiroldegia eta igerilekuak”. Zenbatekoa: 1.310,00 euro.
Diru-sarrera goititua:
Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
8. kapitulua: 1.310,00 euro.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Caparroson, 2013ko abenduaren 2an.–Jarduneko alkate udalburua, Jose Antonio Aguirre Menaut.
Iragarkiaren kodea: L1316935