2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
Udal ordenantza, Landabide publikoen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Cabredoko Udalak, 2013ko azaroaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Cabredoko landabide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza.
Jendaurrean jarriko da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Cabredon, 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1316847