238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 124. lurzatian oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko xehetasun azterlana, Basilio Armendariz karrikako 10 zenbakiko jabeen komunitateak sustatua eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatua 2013ko maiatzaren 27an, baita ondoren 2013ko ekaineko 25ean aurkeztutako dokumentazioa eta 2013ko irailaren 25eko A eranskina ere.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 81.1. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Burlatan, 2013ko azaroaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1316941