238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2014. urterako

Berriozarko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin bilkura arruntean, erabaki zuen 2014rako udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, ondotik heldu diren bezala:

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: kontribuzio ordainarazpena, katastroko balioaren %0,2214.

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: kontribuzio ordainarazpena, katastroko balioaren %0,8712.

2013ko kargak beren horretan uzten dira honako zerga hauen kasuan: jarduera ekonomikoen gaineko zerga; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, eta hirilurren balio igoeraren gaineko zerga edo gainbalioa.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulaziokoa Nafarroako Gobernuak finkatzen du. Azken aldaketa Tributu Neurriei buruzko Foru Legearen 4. artikuluaren bidez etorri zen, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 162.1 artikulua aldatu baitzuen, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren tarifak eguneratu baitzituen %2 igoz.

Berriozarren, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1316869