238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

10. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2013ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean (2012tik luzatua) aldaketa egiteko 10/2013 espedientea, kreditu gehikuntzak sortuko baitira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2013ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1316949