238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Tokiko merkataritza sozietate bat eratzeko memoria
eta estatutuen proiektua. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Gastizun, S.L. Udalaren merkataritza sozietatea sortzeko administrazio espedientea, Ardantzeko Udalaren kirol instalazioak kudeatzeko, espedientean dauden memoriari eta estatutuei jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu baitira.

Bigarrena.–Gastizun, S.L. Udalaren merkataritza sozietatea 3.500 euroko kapital sozialaz hornitzea, sozietateko 100 partaidetza banaezin eta metagarritan zatiturik. Partaidetza bakoitzak 35 euroko balio izendatua du eta elkarren segidako zenbaki bana dute, 1etik 100era bitartekoak, biak barne. Aiegiko Udalak ordainduak dira osorik.

Hirugarrena.–Merkataritza sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatzea.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea gauzatu behar diren egintza guztietarako, eta bereziki behar diren agiri guztiak emateko eta egin behar diren tramite guztiak egiteko, harik eta Udalaren merkataritza sozietatea eratu eta nortasun juridiko osoa bereganatu arte.

Bosgarrena.–Estatutuen 17. artikulua aplikatuz, lau urterako izendatzea Gastizun, S.L. Udalaren merkataritza sozietatearen administrazio kontseiluko kideak. Hona hemen:

–Batzordeburua: Esperanza Gastea Hernández, Aiegiko Udaleko alkatea.

–Buruordea: Iñaki Agirre Pérez, Udaleko zinegotzia.

–Kontseilaria: Iosu Okariz Ormaetxea, Udaleko alkateordea.

–Kontseilaria: María Soledad Echart Marauri, Udaleko zinegotzia.

–Kontseilaria: Cristina Fernández García, Ardantzeko erabiltzaileen izenean.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aiegin, 2013ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1316892