238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Aiegiko Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Construcciones Echávarri Murugarren, S.L. Jarduera: garaje mankomunatuak familia bakarreko 10 etxebizitzatarako. Tokia: Merindad de Estella/Lizarra karrika, 25etik 43rako zenbakiak, Aiegin.

Aiegin, 2013ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1316891