2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Aiegiko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
Lehenbizikoa.–Onartzea Juan José Garde Mozazek aurkeztutako alegazioak eta haren proposamena behin betiko onetsitako testura biltzea. Alegazioen onarpena funtsatzen da Aiegiko Udalak 2010eko abenduaren 14an egin osoko bilkura berezian aho batez hartutako erabakiarekiko errespetuan.
Bigarrena.–Aldaketa behin betiko onestea Aiegiko Udalaren 2013ko plantilla organikoan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz.
Hirugarrena.–Aldaketaren ondoan, honela gelditu da Aiegiko Udaleko 2013ko plantilla organikoa:
–Funtzionarioak: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %37. Egoera: hutsik (bitarteko gisa betea).
–Administrazio-kontratudunak: bitarteko idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %37. Egoera: Jardunean.
–Araubide administratiboko langileen izenen zerrenda: Juan José Garde Mozaz. Bitarteko idazkaria. A maila. Lanaldiaren %100. Antzinatasuna: 2006-10-30.
–Funtzionarioak: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %48,36. Egoera: jardunean.
–Funtzionarioak: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33,36. Egoera: hutsik.
Aiegin, 2013ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea.
Iragarkiaren kodea: L1316833