238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Oihan enkantea (PEFC ziurtagiria duen zura)

Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendu hau:

–1. lotea.–Urdandegietan, Patxaranberro mendia, 967 pagoz osatua, 1.552 m³ egiten dutenak. Lizitazioaren hasierako prezioa: 32.120,66 euro.

Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen agiria Udal Idazkaritzan eta Udalaren web gunean (www.burguete.es) dago interesdunen eskura.

Interesdunek Udaleko gordailuzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina eta enpresaren kalifikazioaren dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko dute beraien proposamenarekin batera.

Proposamenak Udal Idazkaritzan aurkeztuko dira eta honako iragarkiari eransten zaion ereduari lotuko zaizkio. Aurkezteko epeak iragarki hau argitaratu ondoko hemezortzi egun naturalen barnean arratsaldeko 13:00ak arte iraunen du. Enkantea hurrengo egunean eginen da, Aurizko udaletxean, 14:00etan.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak ..................................., adinez nagusia, NAN zenbakia .................... Helbidea ...........................(herria, kalea, probintzia) Telefono zenbakia ................. Ezaguturik Aurizko Udalak enkantea egin behar duela 1.552 m³ egiten duten 967 pagoz osatutako lotea esleitzeko, eta ezaguturik, halaber, esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke ............................................................................................................................ euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

(Leku, data eta sinadura)

Auritzen, 2013ko arazoaren 26an.–Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1316749