2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Anueko Udalak, 2013ko azaroaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Olagueko 2. sektorean, 11. poligonoko 93, 94 eta 95. lurzatietan Glopuy S.L.k sustatu duen borondatezko birzatiketa proiektua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Anuen, 2013ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.
Iragarkiaren kodea: L1316853