238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Udalaren aurrekontuak berak eta Gazte Berriak Udalaren Kirol eta Kultur Patronatuarenak osaturik dago aurrekontu hori.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1316835