1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EBAZPENA, 2013ko azaroaren 11koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Zizur Nagusiko Musika Eskola entitatearen hitzarmen kolektiboaren aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Ikusirik Zizur Nagusiko Musika Eskola entitatearen hitzarmen kolektiboa aldatzeko Akordioaren testua (kodea: 31003312011998), enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2013ko urriaren 1ean sinatu eta Erregistroan 2013ko azaroaren 5ean sartu zena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2013ko azaroaren 11n.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
ZIZUR NAGUSIKO MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUAREN HITZARMEN KOLEKTIBOKO BATZORDE PARITARIOAREN BILKURAREN AKTA
Zizur Nagusian, 2013ko urriaren 1ean bildu da Zizur Nagusiko Musika Eskolaren Patronatuko langileen hitzarmen kolektiboaren jarraipena egiteko Batzorde Paritarioa, honako hauek osatua: Luis María Iriarte Larumbe, Paloma Núñez Centaño eta Elena Petri Navarlaz jaun-andreak, Patronatua ordezkatuz; eta Carmen Barasoain Sádaba eta Mikel Xabier Rípodas Cañamares jaun-andreak langileak ordezkatuz, eta
ERABAKI DUTE:
1. Hitzarmenaren menpeko langileek beren seme-alabentzako laguntza gisa jaso beharreko diru kopuruak, 2013ko ekainaren 20an sinatutako hitzarmen kolektiboaren 33. artikuluan jasota daudenak, aldatzea. Kopuruak hauek dira: 218,74 euro irakasle diren langileentzat, eta 212,43 euro irakasle ez diren langileentzat.
2. 2013ko soldata taulak aldatzea, maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretura egokitzeko.
TALDEA | KATEGORIA | OINARRIZKO SOLDATA | ZUZENDARITZAKO OSAGARRIA | ZUZENDARIORDETZAKO OSAGARRIA | IRAKASLEEN OSAGARRIA | ANTZINATASUNA (HIRURTEKOA) |
1. TALDEA | IRAKASLEAK | | | | | |
IRAKASLE TITULARRA | 1551,97 | | | OINARRIZKO SOLDATAREN %16,16 | OINARRIZKO SOLDATAREN %3,47 |
ZUZENDARIA | 1551,97 | 372,67 | | OINARRIZKO SOLDATAREN %16,16 | OINARRIZKO SOLDATAREN %3,47 |
ZUZENDARIORDEA | 1551,97 | | 186,33 | OINARRIZKO SOLDATAREN %16,16 | OINARRIZKO SOLDATAREN %3,47 |
TALDEA | KATEGORIA | OINARRIZKO SOLDATA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | PRESTASUN OSAGARRIA | ANTZINATASUNA (HIRURTEKOA) |
2. TALDEA | ADMINISTRARIA | | | | |
ADMINISTRARI-OFIZIALA | 1369,92 | OINARRIZKO SOLDATAREN %15,16 | OINARRIZKO SOLDATAREN %12 | OINARRIZKO SOLDATAREN %3,47 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | 1193,19 | OINARRIZKO SOLDATAREN %12 | | OINARRIZKO SOLDATAREN %3,47 |
Eta ados daudela erakusteko, bilerara bertaratu diren guztiek hori sinatu dute adierazitako egun eta orduetan, aldaketak Nafarroako Gobernuko Lan eta Enplegu Zuzendaritza Nagusira igor daitezen.
Zizur Nagusiko Udal Musika Eskolako Patronatuaren aldetik:
Luis María Iriarte Larumbe, Paloma Núñez Centaño eta Elena Petri Navarlaz.
Musika Eskolako langileen aldetik:
Carmen Barasoain Sádaba eta Mikel Xabier Rípodas Cañamares.
Iragarkiaren kodea: F1315759