1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
635/2013 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak aipatzen dituen udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2012-2013 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi eta diru-laguntzen ordainketa baimentzen duena. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 411/2013 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdia onetsi eta 1.518.403,49 euroko gehieneko gastua baimendu zen.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 531/2013 Ebazpenaren bidez, deialdiaren hirugarren oinarriko azken lerroaldea aldatu zen.
Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egindako txostena, diru-laguntza emateari eta ordaintzeari buruzkoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 21.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Aipatu diru-laguntzen deialdirako baimendutako gastua 243.919,55 euro handitzea kreditu erabilgarriaren kargura, deialdiaren 3.d) oinarrian ezarritakoarekin bat.
2. Guztira 1.762.323,04 euroko gastua esleitzea eta ordaintzea 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000-42010-4609-322100 kontu-sailaren kargura (40002984 kontabilitate espedientea), toki entitate bakoitzari ebazpenaren eranskinaren arabera dagokion zenbatekoa emanez.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: toki entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari.
5. Ebazpen administratibo honen eta eranskinaren aurka toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2013ko azaroaren 27an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
ERANSKINA Toki entitateentzako diru-laguntzak, 2012-2013 ikasturtekoak, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatu udal titulartasuneko ikastetxeak finantza ditzaten Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 411/2013 Ebazpena |
IFZ | TOKI ENTITATEAK | KUDEAKETA ETA JANTOKIA | HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN ARRETA | DIRU-LAGUNTZA OSOTARA |
P3100600J | Ablitas | 24.061,48 | | 24.061,48 |
P3101000B | Altsasu | 16.678,98 | | 16.678,98 |
P3101900C | Agoitz | 36.365,65 | 21.738,06 | 58.103,71 |
P3102300E | Aranguren | 58.376,43 | 31.716,05 | 90.092,48 |
P3103800C | Artaxoa | 20.233,52 | | 20.233,52 |
P3138600F | Barañain | 30.486,99 | 23.883,28 | 54.370,27 |
P3125000D | Bera | 27.616,02 | | 27.616,02 |
P3190200J | Berriobeiti | 39.646,76 | 42.809,65 | 82.456,41 |
P3190300H | Berriozar | 28.162,87 | | 28.162,87 |
P3106600D | Zarrakaztelu | 24.608,33 | | 24.608,33 |
P3107100D | Cintruénigo | 55.778,89 | 23.883,28 | 79.662,17 |
P3108500D | Eguesibar | 44.431,71 | 22.998,20 | 67.429,91 |
P3110500J | Fontellas | 20.917,08 | | 20.917,08 |
P3110700F | Fustiñana | 14.765,00 | 18.434,70 | 33.199,70 |
P3111300D | Garinoain | 14.765,00 | 23.883,28 | 38.648,28 |
P3129900A | Erronkariko Ibaxaren Batzordea | 18.182,82 | | 18.182,82 |
P3114100E | Larraga | 16.268,84 | | 16.268,84 |
P3114800J | Leitza | 24.608,33 | | 24.608,33 |
P3155300A | Lekunberri | 34.314,95 | | 34.314,95 |
P3115600C | Lodosa | 26.112,17 | 3.831,96 | 29.944,13 |
P3115800I | Irunberri | 21.600,65 | | 21.600,65 |
P3127510J | Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea | 23.924,77 | | 23.924,77 |
P3190800G | Orkoien | 50.583,79 | 23.883,28 | 74.467,07 |
P3120100G | Iruña | 463.456,92 | 93.938,76 | 557.395,68 |
P3121500G | San Adrián | 1.913,98 | | 1.913,98 |
P3121600E | Zangoza | 21.327,22 | | 21.327,22 |
P3122300A | Sartaguda | 23.788,05 | 16.563,15 | 40.351,20 |
P3122400I | Sesma | 12.714,30 | | 12.714,30 |
P3122700B | Tafalla | 39.373,33 | | 39.373,33 |
P3123200B | Tutera | 43.064,58 | 23.883,28 | 66.947,86 |
P3112200E | Uharte Arakil | 11.073,75 | | 11.073,75 |
P3123600C | Ultzama | 33.221,25 | | 33.221,25 |
P3124900F | Valtierra | 18.456,25 | | 18.456,25 |
P3125800G | Atarrabia | 26.112,17 | 23.883,28 | 49.995,45 |
GUZTIRA | 1.366.992,83 | 395.330,21 | 1.762.323,04 |
F1316916 |
Iragarkiaren kodea: F1316916