237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2014rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak

Udalak, 2013ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, ondokoa erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1. 2014rako beren horretan uztea indarra duten zerga-tasa, tasa, prezio eta kuota berak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2781.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,6723.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,30 indizea.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko.

3. Erreklamazio, kexa edo oharrik ez bada, aitzineko puntuan adierazitako epea iragan ondoan tasak behin betiko onetsitzat joko dira. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Arantzan, 2013ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Jaime Iturria Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1316745