1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1549/2003 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.
Ikasketa-plan honek lortu duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena izan ondoren, eta, halaber, Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena, eta 2010eko abenduaren 17ko Ministro Kontseiluak ezarri zuenez tituluaren ofizialtasuna (2011ko urtarrilaren 14an argitaratu zen BOEn, eta 2010eko abenduaren 23ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren bidez ezarri zen),
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua titulua lortzeko balio duten ikasketa planak argitaratzea.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2013ko azaroaren 18an.–Errektorea, Julio Lafuente López.
ERANSKINA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua tituluko ikasketa planak
Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 |
Nahitaezkoak | 108 |
Aukerakoak | 60 |
Kanpo praktikak |
Gradu Amaierako Lana | 12 |
Kredituak osotara | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ADARRA | IRAKASGAIA | ECTS | IKAST. | SEIHILEKOA |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Matematika | 18 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Fisika | 12 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Adierazpen grafikoa | 12 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Informatika | 6 | 1.a | 1.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Enpresa | 6 | 1.a | 1.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Kimika | 6 | 1.a | 2.a |
Ikasketa-plana laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | SEIHILEKOAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 | Matematika | Oinarrizko irakasgaia | 18 | 1. eta 2.a |
Fisika | Oinarrizko irakasgaia | 12 | 1. eta 2.a |
Adierazpen grafikoa | Oinarrizko irakasgaia | 12 | 1. eta 2.a |
Informatika | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 1.a |
Enpresa | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 1.a |
Kimika | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 2.a |
Prestakuntza komun industriala | 78 | Jariakinen termodinamika eta mekanika | Nahitaezkoa | 12 | 3.a |
Ingeniaritza mekanikoa | Nahitaezkoa | 24 | 3., 4. eta 5.a |
Ingeniaritza Elektrikoa | Nahitaezkoa | 12 | 3. eta 4.a |
Elektronika eta automatika | Nahitaezkoa | 12 | 4.a |
Enpresen kudeaketa, ingurumena eta proiektuak | Nahitaezkoa | 12 | 7.a |
Ingeniaritzan aplikaturiko matematika | Nahitaezkoa | 6 | 3.a |
Zeharkako zientifiko-teknologikoa | 30 | Matematikan eta fisikan sakontzea | Nahitaezkoa | 6 | 5. eta 6.a |
Ingeniaritza termikoa, mekanikoa eta materialena | Nahitaezkoa | 12 | 5. eta 6.a |
Teknologia elektrikoa eta elektronikoa | Nahitaezkoa | 12 | 5.a |
Teknologia Espezif. Mekanikoa: I. aipamena. Mekanika | 42 | Ingeniaritza Termiko eta Jariakinena | Aukerakoa (1) | 9 | 7.a |
Arkitektura industriala | Aukerakoa (1) | 9 | 6. eta 7.a |
Mekanika eta Materialen Ingeniaritza | Aukerakoa (1) | 24 | 6. eta 7.a |
Teknologia Espezif. Elektrikoa II. Aipamena. Elektrizitatea | 42 | Sare elektrikoak | Aukerakoa (1) | 12 | 6. eta 7.a |
Industria aplikazioak | Aukerakoa (1) | 15 | 6. eta 7.a |
Sorkuntza elektrikoa | Aukerakoa (1) | 15 | 6. eta 7.a |
Teknol. espezif. Industria elektronika: III. aipamena. Industria elektronika: | 42 | Industria Elektronikaren aplikazioak | Aukerakoa (1) | 30 | 6. eta 7.a |
Industria Automatika | Aukerakoa (1) | 12 | 6. eta 7.a |
Teknologia espezif. mekanikoko aukerako modulua | 18 | Mekanikako aukerako prestakuntza | Aukerakoa (2) | 18 | 8.a |
Teknologia espezif. mekanikoko aukerako modulua Elektrizitatea | 18 | Elektrizitateko aukerako prestakuntza | Aukerakoa (3) | 18 | 8.a |
Teknologia espezif. mekanikoko aukerako modulua | 18 | Industria Elektronikako aukerako prestakuntza | Aukerakoa (4) | 18 | 8.a |
Industria Antolaketako Aukerako Modulua | 18 | Industria Antolaketako aukerako prestakuntza | Aukerakoa (5) | 24 | 8.a |
Enpresa praktiketako aukerako modulua | 18 | Praktikak enpresetan | Aukerakoa (5) | 18 | 8.a |
Gradu Amaierako Lana | 12 | Gradu Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 12 | 8.a |
(1) Nahitaezkoa aipamenerako (2) Aukerakoa I. aipamenerako: Mekanika (3) Aukerakoa II. aipamenerako: Elektrizitatea (4) Aukerakoa III. aipamenerako: Industria Elektronika (5) Aukerakoa edozein aipamenetarako F1316714 |
Iragarkiaren kodea: F1316714