1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1547/2013 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Mekanikoko Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.
Ikasketa-plan honek lortu duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena izan ondoren, eta, halaber, Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena, eta 2013ko martxoaren 8ko Ministro Kontseiluak ezarri zuenez tituluaren ofizialtasuna (2013ko apirilaren 24an argitaratu zen BOEn, eta 2013ko apirilaren 2ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren bidez ezarri zen).
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua titulua lortzeko balio duten ikasketa planak argitaratzea.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2013ko azaroaren 18an.–Errektorea, Julio Lafuente López.
ERANSKINA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Mekanikoan
Graduatua tituluaren ikasketa plana
Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 |
Nahitaezkoak | 138 |
Aukerakoak | 24 |
Kanpo praktikak | |
Gradu Amaierako Lana | 18 |
Kredituak osotara | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ADARRA | IRAKASGAIA | ECTS | IKAST. | SEIHILEKOA |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Matematika | 18 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Fisika | 12 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Adierazpen grafikoa | 12 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Informatika | 6 | 1.a | 1.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Enpresa | 6 | 1.a | 1.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Kimika | 6 | 1.a | 2.a |
Ikasketa-plana laburtua (moduluen arabera) eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | SEIHILEKOAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 | Matematika | Oinarrizko irakasgaia | 18 | 1. eta 2.a |
Fisika | Oinarrizko irakasgaia | 12 | 1. eta 2.a |
Adierazpen grafikoa | Oinarrizko irakasgaia | 12 | 1. eta 2.a |
Informatika | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 1.a |
Enpresa | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 1.a |
Kimika | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 2.a |
Prestakuntza komun industriala | 60 | Jariakinen termodinamika eta mekanika | Nahitaezkoa | 12 | 3.a |
Ingeniaritza mekanikoa | Nahitaezkoa | 12 | 4.a |
Materialen eta fabrikazioaren hastapenak | Nahitaezkoa | 12 | 3. eta 4.a |
Ingeniaritza Elektrikoa | Nahitaezkoa | 6 | 3.a |
Elektronika eta automatika | Nahitaezkoa | 6 | 3.a |
Enpresen kudeaketa, ingurumena eta proiektuak | Nahitaezkoa | 12 | 7.a |
Teknologia espezifiko mekanikoa | 78 | Ingeniaritza Termiko eta Jariakinena | Nahitaezkoa | 24 | 4., 5. eta 6.a |
Diseinu Ingeniaritza | Nahitaezkoa | 9 | 5. eta 6.a |
Materialen eta fabrikazioaren teknologia | Nahitaezkoa | 18 | 4., 6., eta 7.a |
Makineria eta eraikuntza | Nahitaezkoa | 27 | 5., 6., eta 7.a |
Aukerakoak | 24 | Teknologia espezifiko mekanikoa | Aukerakoa | 12 | 7.a |
Industria antolaketa | Aukerakoa | 12 | 8.a |
Praktikak Enpresetan | Aukerakoa | 12 | 8.a |
Gradu Amaierako Lana | 18 | Gradu Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 18 | 8.a |
F1316718 |
Iragarkiaren kodea: F1316718