2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
2018rako zerga-tasak
Uxueko Udalak, 2017ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki du 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak onestea. Hona hemen:
Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,37.
Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,70.
Ekonomia-jardueren gaineko Zerga: %1,4.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3 + KPI.
Hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: denbora tarte guztietarako indizea: %3,1. Karga-tasa: %15 + KPI.
Saltokiak, erromerietan: 30 euro modulu bakoitzeko.
Fotokopiak: 0,20. euro.
Ziurtagiriak: euro bat.
Faxa igortzea eta hartzea: euro bat.
Lurzatien gaineko zedulak: euro bat.
Agirien konpultsa: euro bat.
Hilerriko tasak. Oraingoei eustea.
Tasak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik. Oraingoei eustea.
Irekiera lizentzien tasak + KPI.
Lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziaren tasa. + KPI.
Uxuen, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
Iragarkiaren kodea: L1714808