4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 6336/2013 falta-judizioa
Alberto Pulido Igea jauna, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen du: epaitegi honetan bideratu den 6336/2013 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Fátima Mejaitiri zitazioa egitea heldu den abenduaren 12ko 10:30ean ager dadin 302. judizio aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.
Agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela ohartarazten zaio.
Eta jasota gera dadin eta Fátima Mejaitiri zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko abenduaren 4an.–Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.
Iragarkiaren kodea: J1317002