237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2013ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, onetsi zituen plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda.

Hasierako onespena 2013ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

2014KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

LANPOSTUA

EGOERA

MAILA

SARBIDEA

ZK.

GRADUA

ANTZIN.

OSAGARRIAK

EUSKARAZ JAKITEA

Mendizaina

Hutsik

D

OL

1

-

-

-

Mintzatzen jakin behar du

Lan-kontratudun finko jarraigabeak

Lanpostu hau amortizatu da, haren titularrari ezintasun iraunkor osoa aitortu baitzaio, 2008ko uztailaren 12an hasita.

Administrazio-kontratudunak eta aldi baterako lan-kontratudunak

LANPOSTUA

EGOERA

MAILA

SARBIDEA

ZK.

GRADUA

ANTZIN.

OSAGARRIAK

Mendizaina

Jardunean

D

42. art.

1

-

2001-10-16

D.M.O. %12-L.P.O. %15,36

Peoiak

Hutsik

-

42. art.

2

-

-

-

DEITURAK ETA IZENA

SARRERA EGUNA

LANPOSTUA

LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK

Andueza Oscoz, Jesús María

2001-10-16

Mendizaina

Administrazio kontratuduna

Hutsik

-

Peoia

Egin beharreko lanen arabera

Funtzionarioa, zerbitzu eginkizunetan

LANPOSTUA

EGOERA

MAILA

SARBIDEA

ZK.

GRADUA

ANTZIN.

ESLEIPENA

Idazkari-kontu hartzailea

Jardunean

A

1

-

%37 A mailako hasierako soldataren gainean

Administrari-ofiziala

Jardunean

C

1

-

-

%13,74 C mailako hasierako soldataren gainean

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK

Duque Ibarrondo, Joaquín

Idazkari-kontu hartzailea

Enplegurako eskubiderik gabe

Belarra Belarra, José Antonio

Administrari-ofiziala

Enplegurako eskubiderik gabe

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

1.–Mendizain funtzionarioa izateko lanpostu bat. Lanpostua betetzeko bidea oposizio-lehiaketa izanen da, eta euskaraz jakiteari buruz, beharrezkoa izanen da mintzatzen jakitea, Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 2000ko abenduaren 11ko Foru Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz; izan ere, lanpostu horretan ariko den langilearentzat administratuekin zuzeneko harremana izatea bereziki garrantzitsua da.

2.–Peoi izateko bi lanpostu, aldi baterako lan-kontratuarekin edo gizarte lankidetzan, lanaldi osorako. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Oharrak.–L.P.O. = Lanpostuko osagarria. D.M.O. = D mailako osagarria. NEZ = Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

Donezteben, 2013ko azaroaren 26an.–Biltzarburua, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L1316767