237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

2014ko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan eta ondokoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, Udalbatzak, 2013ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, aho batez erabaki du 2014ko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak onestea. Halaber erabaki du azken horiek ezartzen eta ordenatzen dituzten ordenantza fiskal eta ordenantza orokorrak.

Erabaki da erabaki hau hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2014ko ekitaldirako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Untzitin, 2013ko azaroaren 26an.–Alkatea, Javier Linto Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1316667