1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1545/2013 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.
Ikasketa-plan honek lortu duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena izan ondoren, eta, halaber, Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena, eta 2013ko martxoaren 8ko Ministro Kontseiluak ezarri zuenez tituluaren ofizialtasuna (2013ko apirilaren 24an argitaratu zen BOEn, eta 2013ko apirilaren 2ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren bidez ezarri zen).
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan Graduatua titulua lortzeko balio duten ikasketa planak argitaratzea.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2013ko azaroaren 18an.–Errektorea, Julio Lafuente López.
ERANSKINA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan Graduatua tituluaren ikasketa plana
Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 |
Nahitaezkoak | 150 |
Aukerakoak | 12 |
Kanpo praktikak |
Gradu Amaierako Lana | 18 |
Kredituak osotara | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ADARRA | IRAKASGAIA | ECTS | IKAST. | SEIHILEKOA |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Matematika | 18 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Fisika | 12 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Adierazpen Grafikoa | 12 | 1.a | 1. eta 2.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Informatika | 6 | 1.a | 1.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Enpresa | 6 | 1.a | 1.a |
Ingeniaritza eta Arkitektura | Kimika | 6 | 1.a | 2.a |
Ikasketa-plana laburtua (moduluen arabera) eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | SEIHILEKOAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 | Matematika | Oinarrizko irakasgaia | 18 | 1. eta 2.a |
Fisika | Oinarrizko irakasgaia | 12 | 1. eta 2.a |
Adierazpen grafikoa | Oinarrizko irakasgaia | 12 | 1. eta 2.a |
Informatika | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 1.a |
Enpresa | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 1.a |
Kimika | Oinarrizko irakasgaia | 6 | 2.a |
Prestakuntza komun industriala | 60 | Jariakinen termodinamika eta mekanika | Nahitaezkoa | 6 | 3.a |
Ingeniaritza mekanikoa | Nahitaezkoa | 12 | 3.a |
Ingeniaritza Elektrikoa | Nahitaezkoa | 12 | 3. eta 4.a |
Elektronika eta automatika | Nahitaezkoa | 12 | 4.a |
Enpresen kudeaketa, ingurumena eta proiektuak | Nahitaezkoa | 12 | 7.a |
Sistema elektromekanikoen analisia | Nahitaezkoa | 6 | 3.a |
Teknologia espezifiko elektrikoa | 48 | Energia elektrikoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa | Nahitaezkoa | 18 | 5., 6., eta 7.a |
Energia elektrikoaren banaketa | Nahitaezkoa | 12 | 5.a |
Aplikazio industrial elektrikoak | Nahitaezkoa | 18 | 4. eta 6.a |
Teknol. espezifiko elektroniko industriala | 42 | Sistema digitalak | Nahitaezkoa | 12 | 4. eta 5.a |
Industria Elektronikaren aplikazioak | Nahitaezkoa | 18 | 6. eta 7.a |
Automatika industriala | Nahitaezkoa | 12 | 5.a |
Aukerakoak | 12 | Teknologia elektrikoa eta elektronikoa | Aukerakoa | 12 | 8.a |
Industria antolaketa | Aukerakoa | 12 | 8.a |
Praktikak Enpresetan | Aukerakoa | 12 | 8.a |
Gradu Amaierako Lana | 18 | Gradu Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 18 | 8.a |
F1316717 |
Iragarkiaren kodea: F1316717