237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatu beharreko zerga-tasak. Onespena

Udalak, 2013ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, 2014ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa onetsi du: %0,3892.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2013ko azaroaren 27an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1316763