237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Udal hilerriko araubidearen, administrazioaren eta gobernuaren gaineko erregelamenduan. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako udal hilerriko araubidearen, administrazioaren eta gobernuaren gaineko erregelamenduaren 84 eta 97. artikuluen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2013ko azaroaren 27an.–Sustapeneko, Berrikuntzako eta Afera Ekonomikoetako zinegotzia, Enrique Martín de Marcos.

Iragarkiaren kodea: L1316689