237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, HAPOko U.E. 39, U.I. 11 unitatearen
xehetasun azterlanean, La Barrena industrialdean

Hiri honetako Udalak, 2013ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Tuterako HAPOko 11. unitate integratuko 39. exekuzio unitatearen xehetasun azterlanean. Xedea da lurzatien itxiturak arautzea, oraingoak arautze horren barnean geldi daitezen, eta orobat arautzea eraikuntzarik gabeko espazioen erabilerak, aparkalekuez eta lorategi moduko eremuez gain posible izan daitezen bertze erabilera batzuk, gauzatzen den erabilera nagusiarekin ikusteko dutenak. Sustatzailea La Barrena merkatari elkartea da, Luis Cornago Rodríguez eta Teresa Bonal Fernández arkitektoek prestaturiko proiektuari jarraikiz. Hura 2013ko irailean prestatu zen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi gabe, eta hasiera batean onetsi zen Alkatetzaren 2013ko irailaren 23ko ebazpenaren bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2013ko azaroaren 26an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, María-Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1316684