237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzea

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2013ko azaroaren 22an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Tafallako Udalak 2013ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran aho batez onetsirik entitatean funtzionarizazio prozesua abiatzea.

Inma Olcoz Sesma langileak aldaketa horrekin bat egiteko eskaera 2013ko urriaren 31n aurkezturik.

Udaleko idazkari orokorrak emandako txostena ikusirik, baita hark bidalitako dokumentazioa ere.

19/2013 Foru Legean xedatuarekin bat.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Eskaera onartzea eta, horren ondorioz, Inma Olcoz Sesma Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea onestea; lan-kontratudun finkoa izatetik funtzionarioa izatera pasatuko da, 2013ko ekainaren 30az geroztiko ondorioekin.

Bigarrena.–Inma Olcoz Sesmak segituko du orain arte aplikatu zaion sistemarekin, gizarte segurantzari eta aurreikuspenari dagokienez, eta orobat segituko du orain betetzen duen lanpostuari atxikirik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, haren eranskinarekin batera, eta interesdunari eta Langileria Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2013ko azaroaren 22an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

ERANSKINA

Izen-deiturak: Inma Olcoz Sesma. Lanpostua: gizarte-langilea. Maila: B. Antzinatasuna: 1987/06/01. Funtzionario taldea: 4.

Iragarkiaren kodea: L1316691