2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
San Adriango Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, 3/2013 aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean; kreditu transferentzia bat da, gastuen aurrekontuko funtzio multzo desberdinetako kontu-sailen artean.
Hasierako onespen hori 2013ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, azaroaren 4an, jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik inork aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontuan egin aldaketa.
San Adrianen, 2013ko azaroaren 26an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1316639