237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Iruñeko Udal Plan Orokorrean, U.I. XV-ko ZOR-1-i dagokionez, Santo Ángel ikastetxeko lurzatiari esleituriko
erabilera xehakatuak handitzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 22-NOV-13 (8/CU).

«Ikusirik espedienteko agiriak, eta Hirigintza Gerentziako Planeamendu Zerbitzuko buruak 2013ko azaroaren 7an eman txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Iruñeko Udal Plan Orokorrean, U.I. XV-ko ZOR-1-i dagokionez, Santo Ángel ikastetxeko lurzatiari esleituriko erabilera xehakatuak handitzeko, José Antonio Romero Sadak tramitera aurkeztu baitu.

2. Udal Planean proposatu den aldaketak berarekin dakar aldatzea I. eta II. Zabalguneko Barne Eraberritzeko Plan Berezia, 2007ko apirilaren 19an behin betiko onetsia. Horrenbertzez, aldatu egiten da 311. oinarrizko unitateari dagokion araudi partikularraren fitxa.

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2013ko azaroaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1316681