2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
7. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontuan egin zazpigarren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Goititzea gastuen aurrekontuan:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euro) |
1 942 468 | Mailegua kontzejuei argiteria publikoko inbertsioaren ordainketarako | 111.136,42 |
Goititzea gastuen aurrekontuan:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euro) |
1 821 20 | Mailegua kontzejuei argiteria publikoko inbertsioaren ordainketarako: itzulketa | 111.136,42 |
Muetzen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1714875