237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2014ko karga-tasak, zergak eta tasak

Larraungo Udalak, 2013ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2014. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

Zergak:

–Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

Jarduera ekonomikoak: 1,2ko indizea aplikatzea guttieneko kuotei.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denboraldi bakoitzerako ezarritako guttieneko koefizienteak, eta %15eko karga-tasa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga, betiere, 31/2013 Foru Legeko Etxebizitza Hutsen Erregistroa sortzen bada, urriaren 31koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikulua eta II. tituluko VIII. kapitulua aldatzen dituena. Hauexek izanen dira karga-tasak: %0,10, Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen den lehenbiziko urtean; %0,50, Erregistroan agertzen den bigarren urtean; eta %1, Erregistroan agertzen den hirugarren urtean eta hurrengoetan. Karga-tasa bat bera izanen da udalerri osoan.

Tasak:

–Ur hornidura: 40 zentimo/metro kubikoa.

–Irekitzeko lizentziak ematea: 100 euro.

–Hirigintzako kontsultengatik txostenak egitea: 100 euro.

–Banantzeak: 30 euro.

–Internet konexioa Larraungo wifiaren bidez: 8’25 euro hileko.

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak aurreko urtean bezala geldituko dira.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari edo Epaitegiari zuzendua, bi hileko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Larraunen, 2013ko abenduaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1317005