237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua (LOEE)

Larraungo Udalak, 2013ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, kontuan harturik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70.2 artikulua, erabaki zuen hurrengo Udal Plan Orokorreko Lurraldea okupatzeko estrategia eta ereduaren dokumentua ezartzea partaidetza sozialeko prozesu batean; gisa hartara, jendaurrean egonen da bi hilabetez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek iradokizunak aurkez ditzaten, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Larraunen, 2013ko abenduaren 2an.–Alkatea, Fco. Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1317004