2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 3049/2013 Ebazpenaren gainean Osoko Bilkurak hartutako erabakia
Aurrekariak:
Lehenbizikoa.–2012ko urriaren 17an, Iturmendiko Udaleko Osoko Bilkurak SR-3A unitatearen birzatiketa proiektua onetsi zuen behin betiko.
2012ko azaroaren 9an, ebazpena zuzenean jakinarazi zitzaion Miguel A. Goicoechea López de Goicoechea jaunari, bere etxean. Geroago, onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 226. zenbakian, 2012ko azaroaren 19koan, argitaratu zen, “jende orok jakin zezan”.
Bigarrena.–2012ko abenduaren 19an, Miguel A. Goicoechea López de Goicoechea jaunak Osoko Bilkuraren ebazpena aurkaratu zuen, Nafarroako Administrazio Auzitegian gora jotzeko errekurtso bat jarrita.
Hirugarrena.–Errekurtsoa Iturmendiko Udalari igorri zitzaion, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, administrazio espedientea edo horren kopia izapidetua bidal zezan, epatzeko jakinarazpenak sartuta, eta, egokia joz gero, errekurritu den ebazpena justifikatzeko txostena edo alegazioak aurkez zitzan. Izan ere, horiek guztiak bete zituen Toki Entitateak.
Laugarrena.–2013ko maiatzaren 15eko 3049 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak aintzat hartu zuen Miguel A. Goicoechea jaunak Iturmendiko Udalaren Osoko Bilkurak hartutako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren zati bat. Hain zuzen ere, ebazpen horren bidez, Osoko Bilkurak SR-3 unitatearen birzatiketa proiektua behin betiko onetsi zuen.
Gora jotzeko errekurtsoaren zati bat onartu zenez, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak xedatutakoaren arabera, aurkaratutako ebazpena hartu aurreko unera atzeratu zen prozeduraren eragina, errekurtsoa aurkeztu zuen pertsonaren alegazioei jarraikiz, egin ez den azterketa egin zedin, homogeneizazio-koefizienteak indarrean dauden edo ez justifikatzekoa. Beraz, horri guztiari jarraikiz egin behar zen proiektuan, edo koefiziente berrien arabera eguneratu, edo, bestela, horien indarraldia justifikatu, ondorioei jarraikiz prozedurarekin jarraitzeko, behar diren izapideak eginez.
Bosgarrena.–2013ko maiatzaren 23an, Iturmendiko Udalak Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzitakoaren berri izan zuen, eta bertan xedatutakoa bete zuen.
Seigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 3049/2013 Ebazpenak xedatu zuen bezala, Udalaren zerbitzu teknikoek homogeneizazio-koefizienteen gaineko txosten teknikoa egin dute, 35/2002 Foru Legearen 150. artikuluak xedatutakoari jarraikiz.
Osoko bilkuraren ebazpena:
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena eta Udalaren zerbitzu teknikoek egindako txostena kontuan hartuta, eta bertan xedatutakoa betetzeko, Iturmendiko Udalaren Osoko Bilkurak honako hau,
EBATZI DU:
1–SR-3A unitatearen birzatiketa proiektua onetsita, horri dagozkion jarduketak atzera eramatea, eta birzatiketa txostena Udalaren iragarki oholean 20 egunez jendaurrean edukitzea, behar diren alegazioak egin daitezen. Izan ere, txosten horretan dago Udalaren talde teknikoak homogeneizazio koefizienteen gainean egindako azterketa.
2–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratu eta hogei eguneko epean behar diren alegazioak egin daitezen.
3–Prozeduran interesdun direnei ebazpenaren berri ematea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, 31. artikuluak xedatutakoari jarraikiz.
Iturmendin, 2013ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz. Idazkaria, Cristina Ciaurriz Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: L1316623