2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Fiteroko Udalak, 2013ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2014ko ekitaldirako aldaketa ordenantza fiskaletan.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, ordenantza horiek behin betiko onetsirik geldituko dira.
Fiteron, 2013ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1316637