237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2014ko zerga-tasak

Fiteroko Udalak, 2013ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi ditu 2014ko ekitaldirako zerga-tasak. Hona hemen:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0.285.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0.5.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: %1,4.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga, %18,05 denbora tarte bakoitzeko gehieneko portzentajeen gainean.

Fiteron, 2013ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1316636